viernes, 16 de enero de 2009

3.Ataza


On-demand




Logotipoa




Programazioa

Gure programazioa 9 ordukoa da, taldekide batek huts egin duelako. (Amaia Garcia Payo).
12:00 GTM+1 Futbolariak ezagutzen: Xabier Etxeita futbolariaren kirol bizitzaren errepasoa egingo dugu atal honetan.
12:07 GTM+1 Aupa Athletic!: Athleticen historia
15:00 GTM+1 Munduko futbol zelaiak:Espazio honetan, mundu osoan zehar dauden futbol zelairik harrigarrienak ikusiko ditugu. Ez galdu aukera!!
15:05 GTM+1 “ Top Golak”:Zer izango litzateke futbola, golik gabe? Atal honetan, futbolaren historia osoan zehar izan diren golik ikaragarrienak ikusgai izango dituzu.
16:30 GTM+1 Ospakizunak: Erlaxatu zaitez, 20 minutu hauetan, futbolarien eta futbolzaleen ospakizun dibertigarrienak eskaintzen dizkizugu.
16:50 GTM+1 Futbolaren magia: Bola efektuak, ezinezko jokaldiak... atal hau ikusten baduzu, futbolari batzuek baloi batekin zer egin ahal dutenaz harrituta geratuko zara.
17:00 GTM+1 Atezain: Nortzuk dira munduko atezain hoberenak? Atal honetan, munduko atezain hoberak eta hauek egindako geldialdiak ezagutuko dituzu.
17:30 GTM+1 Euskal Selekzioa: Ordu erdi honetan, Euskal Selekzioaren inguruko erreportajeak, irudiak, partidua etab ikusiko dituzu.
18:00 GTM+1 Futbolaren historia
18:15 GTM+1 Umorez blai: Futbolean ematen diren momentu barregarriak
19:35 GTM+1 Futbola bera: Momentu latzak, golpeak, faltak…
20:45 GTM+1 Jokalarien heriotzak:

viernes, 12 de diciembre de 2008

jueves, 20 de noviembre de 2008

jueves, 30 de octubre de 2008

TOP 7

Nire ustez, klase honetarako baliogarrienak izango diren 7 web-guneak hauek dira:


1.Youtube: www.youtube.com - Bideoen errege den orrialde hau klaserako oso baliogarria dela uste dut.

Bertatik, milaka bideo hartu ahal ditugu, ezer ordaindu gabe eta denetarik topa dezakegu; bideo humoretsuak, berriak, bideoklipak,.. Bideoak konpartitzeko aukera ere eskaintzen du, eta horretarako bakarrik erregistratu beharra dago.

2. EITB: www.eitb.com- webguneak mundua, politika, kirolak.. gaiei buruzko azkeneko berriak eskaintzen ditu, gainera askok bideoekin datoz eta beraz ikasgai honetan ereduak hartzeko baliogarri izan ahal zaigu. Bestetik interesgarriak izan daitezkeen, bideo, argazki, infografiak, audioak, blogak eta foroak topa ahal ditugu.

3.Jamendo: www.jamendo.com- Musika konpartitzeko modu berria da. Orrialde honetan dagoen musika guztia “ creative commons” izeneko lizentziaren menpean dago. Honekin edonork musika hori eskargatu, modifikatu, eta konpartitu egin daiteke. Baina, musikagileak ere abantailak izango ditu, dohaintza jaso egin ahal dituztelako, entzulea nahi izanez gero.

4. Zamzar http://www.zamzar.com/- Zenbatetan gertatu zaigu, dokumentu bat zabaldu ezin dugularena? Niri gutxienez askotan, eta arazo honi konponbidea emango dion programaren izena Zamzar da. Programa honek, artxiboen formatoak eraldatzeko aukera ematen du, inolako programarik instalatu gabe, onlinean baitago.Irudi, bideo, audio etb. Bezalako dokumentuak aldatzen ditu ditu (100Mb gaino gutxiagoko pisua baldin badu). Azkenik programa honen sinpletasuna aipatu beharko litzateke, maneiatzeko oso erraza baita.

5. Skype - http://www.skype.comDoako softwar honen bidez munduko edozein pertsonarekin zuzenean kontaktuan egoteko aukera dugu. Telefono batetatik hitz egingo bagenu bezala, skype-en erregistratutako erabiltzaileekin deiak egin ditzakegu, baita bideodeiak egin ere! Erabilgarritasun aldetik itzela suertatzen da edonorekin edozein momentutan kontaktu zuzenean egotea ahalbidetzen baitu.

6. Translate Google - http://translate.google.com Ikasgai honetan erabiltzen ditugun orrialde asko, ingelesez daude eta hori oztopo bat bihurtu daiteke askorentzat. Horregaitik, googleren ingelesezko itzultzaile hau erabilgarria izan daitekeela uste dut. Gainera, hitzetaz aparte, web orrialde osoak itzuleko aukera ematen du.

7-pixer.us: http://pixer.us/ -Orrialde hau , argazkiak eta irudiak editatzeko balio du eta Photoshoparen antzera funtzionatzen du, baina hau ez da instalatu behar, onlinean funtzionatzen baitu.

KOSKA IRRATIA

Koska irratia, 108.0FMen sintoniza daiteke.Uribe Kostako gazteentzat zuzendua. Euskara hutsean egina da eta irrati euskaldun, abertzale eta ezkertiar defini daiteke.

Proiektua posible egiten duten guztiak, irrati libretzat dute euren burua eta inposaketaren aurkako desobedientzia zibila defendatzen dute.

Irratiaren egiturari dagokionez , bi programazio mota ditu:

Bata, programazio autonomoa da. Hemen, irratia pertsona bat edo pertsona batzuen eskuetan geratzen da eta haiek arduratu behar dira gidaritzapeaz, formaz, eta egituraz, edukien erantzule bakarrak bihurtuz.

Bestea, koska irratiaren barne programak dira. Programa hauek irratiaren nortasunaren ispilu dira, irratiari itxura eta forma emanez.

Irrati hau, ez du inolako erakundeetatik laguntza ekonomikorik jasotzen horregaitik, autogestionatzen da.

jueves, 23 de octubre de 2008

1.Ariketa: Herri izenak

Irakurri arretaz ondoko esaldiak, ondo ahoskatzen saiatu eta esan bietatik zein dagoen ondo idatzita.Esaldiok telebistako zein irratietako informazio saioetan esateko moduan omen daude. Egilea: Gorka J. Palazio. CC 3.0 lizentziapean (byshare alike). Euskal Herriko Unibertsitatea.

-Aukera zuzena berde kolorez azpimarratuta dago.
0.-
A)Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea
hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.
B)Gore estatubatuarrak, Luxemburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako
bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1.-
A)Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan
B)Zenbaitmanifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazajstango Errepublikan

2.-
A)Litekeenada Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak
B)Litekeenada Marokkon edo Ganbian izango dira Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen
topaketak

3.-
A)Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen
dituztenak.
B)Boliviatar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen
dituztenak.
4.-
A)Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta
euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.
B)Georgiakohiriburuan, Tiflisen alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta
euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

5.-
A)Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.
B)Abjaziatarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.-
A)Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur.
b)Euskal arrantzaleek Seitxelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur.