jueves, 30 de octubre de 2008

TOP 7

Nire ustez, klase honetarako baliogarrienak izango diren 7 web-guneak hauek dira:


1.Youtube: www.youtube.com - Bideoen errege den orrialde hau klaserako oso baliogarria dela uste dut.

Bertatik, milaka bideo hartu ahal ditugu, ezer ordaindu gabe eta denetarik topa dezakegu; bideo humoretsuak, berriak, bideoklipak,.. Bideoak konpartitzeko aukera ere eskaintzen du, eta horretarako bakarrik erregistratu beharra dago.

2. EITB: www.eitb.com- webguneak mundua, politika, kirolak.. gaiei buruzko azkeneko berriak eskaintzen ditu, gainera askok bideoekin datoz eta beraz ikasgai honetan ereduak hartzeko baliogarri izan ahal zaigu. Bestetik interesgarriak izan daitezkeen, bideo, argazki, infografiak, audioak, blogak eta foroak topa ahal ditugu.

3.Jamendo: www.jamendo.com- Musika konpartitzeko modu berria da. Orrialde honetan dagoen musika guztia “ creative commons” izeneko lizentziaren menpean dago. Honekin edonork musika hori eskargatu, modifikatu, eta konpartitu egin daiteke. Baina, musikagileak ere abantailak izango ditu, dohaintza jaso egin ahal dituztelako, entzulea nahi izanez gero.

4. Zamzar http://www.zamzar.com/- Zenbatetan gertatu zaigu, dokumentu bat zabaldu ezin dugularena? Niri gutxienez askotan, eta arazo honi konponbidea emango dion programaren izena Zamzar da. Programa honek, artxiboen formatoak eraldatzeko aukera ematen du, inolako programarik instalatu gabe, onlinean baitago.Irudi, bideo, audio etb. Bezalako dokumentuak aldatzen ditu ditu (100Mb gaino gutxiagoko pisua baldin badu). Azkenik programa honen sinpletasuna aipatu beharko litzateke, maneiatzeko oso erraza baita.

5. Skype - http://www.skype.comDoako softwar honen bidez munduko edozein pertsonarekin zuzenean kontaktuan egoteko aukera dugu. Telefono batetatik hitz egingo bagenu bezala, skype-en erregistratutako erabiltzaileekin deiak egin ditzakegu, baita bideodeiak egin ere! Erabilgarritasun aldetik itzela suertatzen da edonorekin edozein momentutan kontaktu zuzenean egotea ahalbidetzen baitu.

6. Translate Google - http://translate.google.com Ikasgai honetan erabiltzen ditugun orrialde asko, ingelesez daude eta hori oztopo bat bihurtu daiteke askorentzat. Horregaitik, googleren ingelesezko itzultzaile hau erabilgarria izan daitekeela uste dut. Gainera, hitzetaz aparte, web orrialde osoak itzuleko aukera ematen du.

7-pixer.us: http://pixer.us/ -Orrialde hau , argazkiak eta irudiak editatzeko balio du eta Photoshoparen antzera funtzionatzen du, baina hau ez da instalatu behar, onlinean funtzionatzen baitu.

No hay comentarios: